Argiteria publikoko energia kontsumoaren datuak argitaratu ditu Ibarrako Udalak

Ataria 2023ko apirilaren 21a

2018-2022 urte bitarteko datuak argitaratu berri ditu udalak. «Datuei erreparatzen badiegu, energia kontsumoak behera egin duela ikusi dezakegu», esan dute.

Honako hauek izan dira azken bost urteotako datuak:

  • 2018: 289.402 kwh urtean: 46.212,49 euro.
  • 2019: 276.896 kwh urtean: 42.423,16 euro.
  • 2020: 217.858,06 kwh urtean: 33.065,21 euro.
  • 2021: 177.198,15 kwh urtean: 23.456,09 euro.
  • 2022: 156.735,17 kwh urtean: 35.741,08 euro.

Azken urteetan Ibarrako Udalak argiteria publikoa birgaitzeko lanak gauzatu ditu. Argi-kutsadura eta kontsumo energetikoa murrizteko helburuarekin, LED argiak jarri ditu herriko kale guztietan. «Kostuei dagokienez, 2018tik 2021era ere beherakada eman zen energiaren prezioan, baina 2021 urtean argindarraren prezioa zortzi aldiz biderkatu zen 2020ren aldean», adierazi dute udal ordezkariek.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!