Belabietako jubenilak hirugarren, Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2023ko apirilaren 4a

Igandean, oinarrizko mailako eta maila orokorreko federatuen Gipuzkoako txapelketa jokatu zen Uzturpe frontoian, eta Belabietako oinarrizko jubenil taldea hirugarren izan zen.

Igandean baita ere, Gasteizko Abetxuko kiroldegian, Beti Aurrera Klubak antolatutako torneoan, Belabietako kadete B taldeak zilarrezko domina lortu zuen. Torneo berean, infantil mailako Orixe taldea 5. postuan sailkatu zen, eta banakako saioei dagokionez, Irati Larreta laugarren izan zen mazoekin, eta Uxue Estivariz bosgarren, pilotarekin.

Larunbatean, Tolosako Uzturpe frontoian, Tolosa CF-k antolatutako torneoa ospatu zen. Bertan, Belabietako kadete B taldea bosgarren izan zen eta infantil Orixe taldea, zortzigarren.

Hurrengo txapelketa, apirilaren 16an izango da Gasteizen, Euskadiko Liga jokatuko da, eta bertan parte hartuko du Belabietako oinarrizko jubenil taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!