Datorren astean hasiko dira Ibarrako San Bartolome festak antolatzen

Ataria 2023ko martxoaren 15a

Aurtengo San Bartolome jaien antolaketari ekin asmoz, datorren asteazkenerako, martxoak 22, bilera deialdia luzatu du festa batzordeak; 19:00etan izango da udaletxeko batzar aretoan.

Ondorengoa izango da bilerako gai zerrenda:

  1. Txupinazoa, kuadrillen bazkaria eta piperra:
    1. Txupinazoa: Euskara taldea.
    2. Bazkaria: Etxea nitxek eta Purrustaka kuadrillak.
    3. Piperra: Desfasatuak kuadrilla.
  2. Datak: Abuztuak 23-27.
  3. Aurrekontua: 95.000 euro.
  4. Batzordearen antolaketa: proposamenak.
  5. Eskariak eta galderak.
  6. Hurrengo bilkuraren data zehaztea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!