Goar Lopetegik irabazi du Senpere Traileko Gotorlekuen Itzulia

Ataria 2023ko martxoaren 11

Mendi lasterkari ibartarrak 4.09.45ko denbora egin du 42 kilometroko proba amaitzeko.

Hainbat probek osatzen dute Senpere Trail eta Goar Lopetegi ibartarrak bigarren luzeena irabazi du, Gotorlekuen Itzulia izenekoa. 42 kilometro eta 2.800 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan dituzte lasterkariek. Lopetegik bigarren izan den Jonathan Julesi ia zortzi minutu atera dizkio (4.17.21), eta hirugarrena Quentin Camou-Juncas (4.18.44) izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!