Eñaut Elorrietaren kontzertua izango da Ibarran

Ataria 2023ko martxoaren 10a

Martxoaren 17an, ostirala, izango da saioa, San Bartolome elizan, 19:30ean (22:00etan hileta egonez gero). Musikari gernikarrak Fantasia izeneko bere azken lana aurkeztuko du.

Saiorako edukiera mugatua izango da, eta beraz, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira; astelehenetik aurrera banatuko dituzte kultur etxean.

Elorrietak bakarrik abestuko du, akustikoan, eta hamar kantu berriz osatutako lana aurkeztuko du: Fantasia. Kantu guztiak konposatu ditu, eta berak idatzitako hitzez gain Uxue Alberdi, Iñigo Astiz, Jose Luis Otamendi edo Itziar Ugarte, Amaia Lasa idazleen letrak musikatu ditu. Diskoan parte hartu duten musikarien artean Felix Buff, Amorante, Fernando Neira eta Xabi Zeberio daude, besteak beste.

Lan honetan Aitor Etxebarria izan du ekoizle eta bidelagun Elorrietak. Azken bi urteetan eskuz esku egindako lanaren emaitza da eta musikariaren berezko esentzia harrapatzen saiatu da Etxeberria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!