Beti Gazte taldeko sokatiralariak, Euskal Herriko txapeldun

Leyre Carrasco 2023ko martxoaren 5a

Gaur goizean talde mistoen arteko Euskal Herriko Sokatira Txapelketa jokatu da Ibarrako Belabieta kiroldegian. Zortzi talde aritu dira lehian eta Beti Gazte taldeak lortu du txapela, 580 kilotan.

Abadiño, Amaiur, Badaiotz, Beti-Gazte, Gaztedi A, Gaztedi B, Ibarra A eta Ibarra B taldeak aritu dira Euskal Herriko txapelaren bila, eta azkenean Beti Gazte taldekoek eraman dute txapelketa. Lau neska eta lau mutilez osatutako taldeek parte hartzen dute txapelketa mistoan, eta 580 kilotan sartu behar izan dute tiratzaileek.

Ibarra A taldea ez da garaipenetik urrun geratu, eta hain zuzen, 18 puntu lortuta, txapeldunorde geratu da. Hirugarren postua Gaztedi A taldeak eskuratu du, 16 punturekin. Atzetik sailkatu dira Amaiur (9 puntu), Gaztedi B (7 puntu) eta Badaiotz (7 puntu). Ibarra B taldeak, berriz, zazpigarren postua eskuratu du gaurkoan, hiru punturekin, eta Abadiñok eraman du azken postua, puntu bakarra eskuratuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!