Ibarra Sokatira Taldekoek bigarren egin dute 500 kiloko kanporaketan

Ataria 2023ko otsailaren 14a

Emakumezkoen Ibarra Sokatira Taldea, artxiboko irudi batean

Matienan jokatutako Euskal Herriko Sokatira Txapelketako lehen jardunaldian, emakumezkoen 500 kiloko kategorian, bigarren postuan sailkatu da Ibarra Sokatira Taldea.

Euskal Herriko Sokatira Txapelketan bi lehia izan dira asteburuan. Batetik, emakumezkoen 500 kiloko lehen jardunaldia jokatu da eta Ibarra Sokatira Taldeak bigarren postua lortu du. Matienan izan zen saioa, larunbatean, eta bertan zazpi taldek parte hartu zuten. Beti Gazte izan zen lehen postua lortu zuena, 7 puntu eskuratuz. Ibarrak 5,5 puntu lortu zituen, eta puntu kopuru bera lortu zuen hirugarren geratu zen Gaztedik. Amaiur izan zen laugarren 4 punturekin, Badaiotz bosgarren 2,5 punturekin, Abadiño seigarren 2,5 punturekin eta Txantrea zazpigarren puntu batekin.

Bestalde, gizonezkoen 600 kiloko bigarren kanporaketa jokatu zen Turtziosen, igandean, eta Ibarra Sokatira Taldea finaletik kanpo geratu zen. Hamar talde zeuden lehian eta lehen seiak pasa ziren finalera. Ibarrakoak bederatzigarren izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!