Ibarra Sokatira Taldekoak azken postuan jarri dira 640 kiloko txapelketan

Ataria 2023ko urtarrilaren 19a

Urtarrilaren 14an, Busturian jokatu zen gizonezkoen 640 kiloko lehen jardunaldia, eta Ibarra taldekoak azken postuan kokatuta daude.

Guztira zortzi talde ari dira lehian, eta lehen jardunaldiaren ondoren horrela dago sailkapena: 1. Beti Gazte, 8 puntu; 2. Gaztedi, 7 puntu; 3. Zuraide A, 6 puntu; 4. Ñapurrak, 5 puntu; 5. Abadiño, 3,5 puntu; 6. Amaiur, 3,5 puntu; 7. Zuraide B, 2 puntu; 8. Ibarra, 1 puntu. Jardunaldi horretako puntuazioak eta datorren asteburukoak batuta, lehen sei taldeak pasatuko dira finalera.

Hain justu, igande honetan, urtarrilaren 22an, jokatuko dira gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen 540 kiloko kategorien bigarren jardunaldiak, Burgelun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!