Jubilatu Etxeko taberna-jangelaren ustiaketa kontratatzeko epea, irekita

Ataria 2023ko urtarrilaren 10a

San Inazio 6 beheko zenbakian dagoen Jubilatu Etxeko taberna-jangelaren ustiaketa kontratatzeko epea ireki berri du Ibarrako Udalak. Ustiaketak bere gain hartzen ditu garbiketa, Jubilatu Etxea osoa ireki eta ixtea, giltzak zaintzea eta guztientzako guneen erabilera kontrolatzea.

Abian da San Inazio 6 beheko zenbakian dagoen Jubilatu Etxeko taberna-jangelaren  ustiaketa kontratatzeko epea. Eskaerak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 30 arte egongo da zabalik, eta taberna-jangela zerbitzua ustiatzeak bere gain hartzen ditu garbiketa, Jubilatu Etxe osoa ireki eta ixtea (erretiratuen elkarteko bulegoetarako, ile-apaindegirako eta podologiarako guneak izan ezik), giltzak zaintzea eta guztientzako guneen erabilera kontrolatzea. Informazio gehiago eskuragarri Ibarra.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!