Profesionalen jaialdia antolatu dute Ibarrako pilotalekuan

Ataria 2023ko urtarrilaren 3a

Binakako promozio mailako txapelketa Belabietara iritsiko da otsailaren 4an. Agirre-Iztuetak Exposito-Bikuñari egingo diote aurre, 18:00etan hasiko den jaialdian. Sarrera dohain izango da.

Ibarrako Pilota Elkarteak esku pilota jaialdia antolatu du otsailaren 4ean, larunbatean. Bi partida ikusteko aukera egongo da Ibarrako Belabieta pilotalekuan.

Lehen partidan herriko pilotari gazteak izango dira nagusi, amezketar bat tartean dutela. Gorostidi (Amezketa) eta Goikoetxeak (Ibarra), Perurena-Castro ibartarren aurka jokatuko dute. 18:00etan hasiko da partida hau.

Ondoren profesionalen lehia hasiko da. Promozio mailako txapelketako partida jokatuko dute Agirre-Iztuetak eta Exposito-Bikuñak. Tolosar gaztea ikusteko aukera izango da, beraz, Agirrerekin bikotea osatuz, Ibarran.

Antolatzaileen esanetan sarrera dohainik izango da.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!