Laranjaz jantzi dituzte korrikalariak Ibarran

Naiara Roldan de Aranguiz 2022ko abenduaren 31

Ibartarrek ondo dakiten bezala amaitu dute urtea: festan. Ibarrako plaza festa-gunea bihurtu da IX. Urte Zahar Krosaren aitzakian. Lehenik haurrek eta ondoren, helduek hartu dute parte lasterketan. Haurrek oroigarri gisa elastiko laranjak eskuratu dituzte.

Kirola, festa eta elkartasuna uztartu dituzte beste behin, Ibarran. Izan ere, IX. Urte Zahar Krosaren berezitasuna horixe baita, izena ematerako orduan dirua beharrean, elikagaiak ematen dituzte parte hartzaileek. Bildutakoa, elikagaien bankura bideratzen dute. Aurten, 142 lasterkarik hartu dute parte Ibarrako kaleetan barrena.

Adinez adin, ibilbidea ezberdina izan bada ere, guztiek izan dute irteera eta helmuga udaletxe aurrean kokaturik. Elkartasun eta festa giroan egindako lasterketa izanik, ez dute sailkapenik kontuan hartzen. Azken batean, herritarrak bildu eta urteko azken eguna korrika amaitzea baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!