Herriak gehiengoz aukeratua

Ataria 2022ko abenduaren 29a

Herriko merkataritza indartzeko eta merkataritza horren iraupena bermatzeko helburuarekin, Ibarrako Udalak zenbait jarduera gauzatu ditu, eta horien artean da herri sarrerako horma irudia. Ibarrako GKo-ren gomendioari jarraituz Nexgraff ari da margotze lanak egiten.

Herritarrek hiru irudiren artean bozka emateko aukera izan dute, eta 260 bat herritarrek parte hartu dute. Lehen irudia izan da nagusitasunez gailendu dena. Biloba eta haren amona Ibarrako baratze batean lanean. Etorkizuna eta tradizioa islatu nahi ditu, eta amonak Ibarrako kolorea darama soinean. Irudia egun gutxi barru bukatzea espero dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!