Ioseba Mateosek Postiguet Hondartzako Gabonetako Zeharkaldia irabazi du

Ataria 2022ko abenduaren 23a

Aurreko igandean izan zen jokoan proba, Alacant hirian, eta Ordiziako K.E. igerilariak lehen postua lortu zuen absolutu mailan.

Alacanteko Udalak eta Club Natacion Aquatic Alicantek antolatu zuten proba, eta igerilariek hiru kilometro egin behar izan zituzten igeri. Ioseba Mateosek alde nabarmenena atera zion hurrengo sailkatuari. 39 minutu eta 21 segundoko denbora egin zuen ibartarrak, eta bigarren sailkatuak, Jose Miguel Lozanok, 40.54 egin zuen. Hirugarren Alberto Perez izan zen, 41.03ko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!