Presoen askatasunaren aldeko ekimenak antolatu dituzte Ibarran

Ataria 2022ko abenduaren 21a

Ibarrako preso eta iheslarien aldeko taldeak abenduaren 24rako, abenduaren 31rako eta urtarrilaren 7rako deialdiak luzatu ditu.

Egitaraua:

Abenduak 24, larunbata.

  • 10:30. Xeplan, eztarriak goxatu eta entsegua.
  • 11:30. Presoen aldeko kantu bira. Ibarra sarreratik (Bentatxabal-anbulategia-Txumitxa-plaza).
  • 13:00. Plazan, Hator-hator kantatuko dute.

Abenduak 31, larunbata.

  • 19:00. Plazatik, presoen askatasunaren aldeko manifestazioa.

Urtarrilak 7, larunbata

  • Bilboko manifestaziora joateko autobusa 15:00etan irtengo da Ibarrako kultur etxe paretik. Mobilizazioa 17:00etan hasiko da. Izena emateko Karlatz, Atari eta Zubiaurren tabernetan jarri dituzte zerrendak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!