Euskarazko produktuen Ibarrako katalogoa prestatu du udalak

Ataria 2022ko abenduaren 20a

LH 5ean dauden ikasleak, Ibarran.

Bihar egingo dute katalogoaren aurkezpena, Benito Eizagirre kultur etxeko areto nagusian, 17:30ean. Liburutegi tutorizatuak egitasmoan parte hartzen duten ikasleek egin dute katalogoaren hautaketa.

Aurtengo nobedadea da liburuak hautatu dituztenak Liburutegi tutorizatuak egitasmoan parte hartzen duten neska-mutilak izan direla. Horrez gain, liburuen iruzkinak ere egin dituzte LHko azken urteetan dauden ikasleek.
 
Katalogoa herrira zabaldu nahian, abenduaren 21ean Benito Eizagirre kultur etxeko areto nagusian katalogoaren aurkezpena egingo dute 17:30etik 18:30era. Bertan, liburuak hautatzen aritu diren ikasleek hautatutako liburuak aurkeztu eta beraien iruzkinak egingo  dituzte. 
 
Beraz, ibartar guztiak gonbidatu dituzte katalogo berria ezagutu eta herritar gazteek egindako lanaz gozatzeko. Liburuak ikusgai egongo dira, nahi duenak begiratu bat eman diezaien.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!