XV. Ibarra-Galtzakomik Lehiaketak baditu irabazleak

Tolosaldeko Ataria 2022ko abe. 17a, 11:59

Irene Amonarriz 9 urte artekoen mailan, Nora Ansorena 10-12 urte bitartekoen mailan, Aitor Aristi 13-16 urte bitartekoen mailan eta Javier Navarro 17 urtetik gorakoen mailan izan dira irabazleak; 285 komiki aurkeztu dituzte parte hartzaileek.

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatu zuen Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izan zen atzo, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian. 15. aldiz antolatu dute euskarazko komikigintza sustatu asmoa duen lehiaketa eta aurten 285 izan dira bertara aurkeztu diren komikiak.

Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Ibarra-Galtzakomik lehiaketak. Euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarrak, eta adierazpide artistiko honetan bidea egin nahi duenari aukera bat eskaintzeko aproposa da antolatzaileen ustez. Euskal Herri osotik jasotzen dira lanak urtero, eta aukera paregabea izaten da euskarazko istorioak komiki bihurtzen dituzten artista gazte eta helduentzat.

Aurtengo epaimahaia, Yurre Ugarte idazleak, Joseba Larratxe Josevisky arkitekto eta komikigileak eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak osatu dute. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa honakoek babesten dute: Ibarrako udala, Xabiroi aldizkaria, Mahala, Tamayo denda, Ibarrako merkatarien elkartea, Danon Txokoa eta Eguzkilore tabernak, Babel liburu denda, Danon artean denda, Irribarra, Erein argitaletxea eta Elkar megadenda.

Gorka Otaegi aurkezlearen gidaritzapean banatu zituzten epaimahaiak hautatutako 15 sariak. Sari hauez gain, sarituak izan ez diren parte hartzaile guztien artean Mahala baserriko produktuez osatutako bi saski ere zozketatu dira eta Anitz Arandegi Urbieta eta Alain Urkola Carrillo izan dira irabazleak. Lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak ikusgai egongo dira abenduaren 16tik 30era, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.

Hona hemen kategoria bakoitzeko lan irabazleak eta sariak:

9 urtera artekoen maila:

  • 1. saria: Irribarreko artista. Egilea: Irene Amonarriz Larraza. Saria: Opari txekea + komiki bilduma.
  • 2. saria: Lagunak. Egileak: Iraide Zufiria Saralegi eta Kattalin Lasa Gozategi. Saria: Marrazketarako materiala + komiki bilduma.
  • Aipamen berezia: Animalien makina Ibarran. Egilea: Peru Rodriguez Agirre. Saria: Komiki bilduma.
  • Ibarrako onena: Irri eta barra. Egileak: Ekain Gabellanes Calvo, Urko Lizaso Arrospide eta Aimar Vieira Mondragon. Saria: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma.

10-12 urte bitartekoen maila:

  • 1. saria: Hortz bat, irribar bat. Egilea: Nora Ansorena Irizar. Saria: Opari txekea + komiki bilduma.
  • 2. saria: Aldaketen eboluzioa. Egilea: Lujan Diez Corres. Saria: Marrazketarako materiala + komiki bilduma.
  • Aipamen berezia: Irribarraren bila. Egilea: Libe Osorio Arbillaga. Saria: Komiki bilduma.
  • Ibarrako onena: Kilometrotako iratxoak. Egilea: Maddi Muxika Plaza. Saria: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma.

13-16 urte bitartekoen maila:

17 urtetik gorakoen maila:

  • 1. saria: Abenturak Irribarran. Egilea: Javier Navarro. Saria: 700 euro + bi lagunentzako afaria Danon txokoa tabernan.
  • 2. saria: Bat, bi eta hiru... patata!. Egilea: Libe Carballo Aranburu. Saria: 300 euro + bi lagunentzako afaria Eguzki Lore tabernan.
 *Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!