Baserritar jantzien bilketa egingo dute Ibarran

Ataria 2022ko abenduaren 7a

Txiki geratutako edo erabiltzen ez dituzten baserritar jantziak bihar eta etzi bilduko dituzte udaletxeko aterpean, 19:00etatik 20:00etara. Beharra dutenek abenduaren 13an jantzia jasotzeko aukera izango dute.

Ibarrako Udalak eta Hauspoa elkarteak herriko neska-mutilen «berdintasuna sustatu» nahi dute, eta horretarako bidean, baserritar jantziak bildu nahi dituzte. Horrela, abenduaren 23an eta 24ean «ahalik eta herritar gehien baserritarrez jantzita» joatea nahi dute. «Helburua da txikiak gelditu zaizkien baserritar jantziak beharra dutenei helaraztea», esan dute.

Jantzien bilketa abenduaren 8an eta 9an egingo da, bihar eta etzi, udaletxeko aterpean, 19:00etatik 20:00etara. Jantzi guztiak jasota, beharra dutenei banatuko zaie abenduaren 13an, 19:00etatik 20:00etara bitartean, udaletxeko aterpean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!