Brontzezko domina Ioseba Mateosentzat

Ataria 2022ko abenduaren 5a

Ordizia KE taldeko igerilari ibartarra hirugarren izan zen Moganen (Kanariar Irlak) jokatutako V. Deboer Mogán Open Water Gran Canaria itsas zeharkaldian.

11 kilometroko ibilbidea osatu zuen Mateosek, Mogan hondartzan hasi eta Perchel hondartzan amaitu zena. Enrique Mata Diaz izan zen azkarrena, 2 ordu 29 minutu eta 19 segundoko denborarekin. Rafael Oshanahan Socorro izan zen bigarren, 2.35.54ko denborarekin. Mateosek, 2 ordu, 35 minutu eta 58 segundo behar izan zituen proba osatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!