Ibarrako mutilek zilarrezkoa lortu dute

Ataria 2022ko abenduaren 5a

Itsasun (Lapurdi) hamar talde aritu dira lehian 4x4 modalitatean, 310 kilotan. Ibarrak bere multzoko lehen postua lortu du.

2022-2023 Euskal Herriko Sokatira txapelketak aurrera jarraitzen du. 4X4ko bigarren jardunaldia igandean jokatu zen, Itsasun (Lapurdi). 21 urtez azpikoak eta 310 kilotan gizonezkoak lehiatu ziren. Ibarra Sokatira Taldeak azken maila horretan atera zuen taldea, emaitza ona lortuz.

310 kilotan guztira hamar taldek hartu zuten parte. Hurrenez hurren: Amaiur, Antsoain, Berriozar, Beti Gazte, Txantrea, Ñapurrak A, Ñapurrak B, Abadiño, Zuraide eta Ibarra A.

Bi bloketan banatuta lehiatu ziren taldeak. Ondoren, bloke bakoitzeko pareko postuak aritu ziren elkarren aurka. Horrela erabaki zen podiuma. Ibarrak multzo-buru amaitu zuenez, beste multzoko lehenaren aurka jokatu zuen, urrearen edo zilarraren lehia. 
Ibarrako mutilak gogor saiatu ziren, baina ez zuten Beti Gazte mendean hartzerik lortu. Ondorioz, bigarren postuarekin itzuli ziren etxera. Hirugarren postuan Berriozar sailkatu zen, eta laugarren Ñapurrak A. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!