Toka eta bola txapelketak egingo dituzte igandean Ibarran

Ataria 2022ko azaroaren 16a

Ibarra kirol elkartearen 56. urteurrena ari dira ospatzen, eta igande goizean festa izango dute, Emeterio Arrese parkean.

Bola eta toka txapelketak egingo dituzte igande goizean, Ibarrako Emeterio Arrese parkean, Ibarrako kirol elkartearen 56. urteurrenaren harira. Izen emateak 10:00etan irekiko dira eta 10:30ean hasiko dira tiraldiekin.

Antolatzaileek esan dutenez, edonork hartu dezake parte: «Batzuk inoiz probatu ez dutelako, beste batzuk hasiberriak izanda ikasten jarraitzeko, eta adituak ere arituko dira, horiek ikustea ere gozamena delako». Kategoria ezberdinetan banatuta sariak emango dituzte txapelketa amaitzean.

Antolatzaileak eguraldiari begira neurriak hartuko dituztela esan dute, beraz, «lasai agertzeko» deia luzatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!