Izarne Sarasolari omenaldia egin dio Lauburu Ibarrak

Imanol Garcia Landa 2022ko azaroaren 12a

Realeko futbolari ibartarrak 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuen udan, eta Lauburu Ibarrak kamiseta oparitu dio. Horrez gain, 2. B mailako taldearen eta Otxartaberen arteko partida hasieran ohorezko sakea egin du.

Txalo zaparrada jaso du Sarasolak bere herriko kiroldegian. Belabieta jendez gainezka zegoen, eta Lauburu Ibarra klubak egindako omenaldian parte hartu dute kiroldegira joan diren zaleek.

Lauburu Ibarra eta Otxartabe taldeen arteko partida banakoarekin amaitu da. Lehen zatian aurreratu dira Otxartabekoak, penalti bat sartuz. Bigarren zatian, partida amaitzeko 1.41 falta zela, egin du berdinketa talde moreak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!