Laboral Kutxak Naia Amondarain fitxatu du

Ataria 2022ko azaroaren 10a

Txirrindulari ibartarrak bi urterako hitzarmena sinatu du (2023 eta 2024). «Pozik nago proiektu honetan eta talde honetan parte hartzeagatik», adierazi du.

Espainiako txapeldunordea eta 23 urtez azpiko Euskadiko txapelduna izan da 2022an, eta Itzulia, Europako Txapelketa edo Ardècheko Tourra bezalako lasterketetan parte hartu du. Horrez gain, Amondarain pistan ere nabarmentzen da, aurten Espainiako Txapelketetan hiru urrezko domina eskuratuta. «Sopelan hiru urte eman ondoren, horrelako aldaketa batek ziurgabetasuna ematen dizu, kasu honetan positiboa. Gogo handia dut lankideak ezagutzeko, taldea osatzeko eta aurrera egiten jarraitzeko. Dena emateko gogoa daukat eta taldeko eta banakako helburuak lortzea espero dut», adierazi du Amondarainek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!