Kirol Elkartearen festa, asteburuan

Ataria

Larunbatean eta igandean izango dituzte ekitaldiak elkartearen 56. urteurrena ospatzeko.

Ibarrako Kirol Elkarteak 56. urteurreneko ekitaldiak antolatu ditu astebururako.
 
Egitaraua
 
Azaroak 5, larunbata
  • 11:00: Elkartekideen bilkura
  • 11:15: Kalejira trikitilariekin
  • 11:30: Hamaiketakoa
  • 14:30: Bazkaria elkartean bertan.
 
Azaroak 6, igandea
  • 11:00: Meza hildako bazkideen oroimenez
  • Ondoren, Bola eta Toka Txapelketa Emeterio Arrese parkean. Izen ematea 10:00etatik 11:30era. Sariak banatuko dituzte maila ezberdinetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!