Laugarren eta hamargarren postuak lortu ditu Belabietako oinarrizko taldeak

Ataria 2022ko urriaren 28a

Aurreko asteburuan Xixili Torneoan eta Bagare Torneoan parte hartu zuen gimnastika erritmikoko taldeak.

Larunbatean, urriak 22, Gernikako Jai Alai frontoian egin zen Xixili Torneoan izan zen Belabietako oinarrizko taldea, hamargarren postua lortuz. Igandean, aldiz, Burgelu herrian ospatutako Bagare Torneoan hartu zuen parte laugarren postua eskuratuz.

Bestalde, asteburu honetan ospe handia duen Euskalgym nazio mailako torneoa egingo da Barakaldon, BEC-en. Belabieta oinarrizko taldeko gimnastak bertan parte hartzeko gogotsu daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!