20 euro ordaindu eta 30 euro gastatzeko aukera, Ibarran

Ataria 2022ko urriaren 13a

Gaur izango da bonuak erosteko aukera, 19:00etatik 20:00etara, Euskal Herria kaleko 12. zenbakian.

Ibarrako Merkatarien Elkarteak 'Ibarra Bonoak' atera ditu herritarrentzat, herriko komertzioetan gastatu ahal izateko. Gaur izango da bonu horiek lortzeko aukera, 19:00etatik 20:00etara, Euskal Herria kaleko 12. zenbakian. Bonu horien bidez, 20 euro ordaindu eta 30 euro gastatu ahalko dira. NAN fisiko bakoitzeko bonu bakarra erosi ahal izango da eta ezingo dira eskudiruagatik trukatu.

Honako komertzio hauetan gastatu ahalko dira, abenduaren 11 baino lehen:

  • Leina estetika zentroa
  • Pelukeria LM
  • Karlatz garagardotegia
  • Optika Ibarra
  • Oramahai Makiu
  • Ibarra altzariak
  • Bikoitz arrandegia
  • Bitxori
  • Danon Txokoa
  • Mapfre
  • Maial estetika
  • Laos ileapaindegia
  • Ekin fisioterapia zentrua
  • Joxe Mari Barriola harategia
  • Oreka belardenda
  • Elduaran hortz klinika
  • E. Uranda harategia
  • Ibarburu janari denda - Coviran
  • Errazkin Artola harategia
  • Goxobi
  • Eguzkilore taberna
  • Tarukutraku
  • J. B. Barriola harategia
  • Kiribil ile apaindegia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!