Ibarrako II. Mendi Martxa antolatu dute urriaren 23rako

Ataria 2022ko urriaren 17a

Bidetxur Mendi Taldeak antolatu du bigarrenez; bi ibilbide prestatu dituzte, bata, 32 kilometrokoa eta, bestea, 20 kilometrokoa.

Igande honetarako II. Mendi Martxa antolatu du Bidetxur Mendi Taldeak. Ibilbide luzea eta motza prestatu dituzte: luzea 32 kilometrokoa, 1.425 metroko desnibel positiboarekin, eta motza 20 kilometrokoa, 900 metroko desnibel positiboarekin.

Ibilbide luzekoak 08:00etan abiatuko dira San Bartolome plazatik eta leku beretik aterako dira ibilbide motzekoak ere, baina 08:30ean. Ibilbidea plazan abiatu eta plazan bertan amaituko da, eta tartean, 1.000 eskailerak eta Belabieta igo beharko dituzte besteak beste. Izen ematea doakoa izango da eta egunean bertan egin beharko da.

Informazio gehiago nahi duenak bidetxuribarra@gmail.com helbidera idatzi dezake, edo Facebook eta Instagrameko kontuak bisitatu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!