Kultur lantegietan izena emateko epea luzatu dute

Ataria 2022ko urriaren 4a

Urriaren 11 arte aukera egongo da sabel dantza, egur taila, tai chi eta ehoziriak, patchwork eta bainika tailerretan izena emateko aukera.

Ibarrako kultur etxean antolatu diren hainbat kultur tailerretan oraindik lekua dagoenez, urriaren 11 arte luzatu dute izena emateko epea. Sabel dantza, egur taila, tai chi eta ehoziriak, patchwork eta bainika tailerretan daude lekuak ikasturte honetarako.

Matrikula kultur etxean egin ahalko da astelehenetik (soilik arratsaldez) ostiralera bitartean, 10:30-13:00 eta 16:00-20:00 ordutegian. Informazio gehiago: Ibarra.eus webgunean edota 943670399 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!