Auzoko egitasmorako boluntarioak behar dituzte

Ataria 2022ko irailaren 29a

Auzoko egitasmoan elkartu zen taldea, 2019an.

Ibarrara etorri berriei euskal kultura eta hizkuntza ezagutarazteko egitasmoan parte hartu nahi duenak 943 65 50 04 zenbakira deitu edo galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatzi beharko du.

Urteak daramatza Auzoko egitasmoak Ibarran. Ibarrara etorri berriak direnei, eta euskal kultura ezagutzen ez dutenei bertako kultura eta hizkuntza transmititzeko egitasmoa da. Ibarrara etorri berriak, eta Ibarra ondo ezagutzen dutenak elkartzen dira bertan, eta herria, ohiturak, hizkuntza eta beste hainbat kontu praktiko lantzen dira.

Astero elkartzen dira, baina apuntatzen diren boluntarioak txandakatuz joaten dira. Beraz, Ibarrara etorri berriei bertako kultura ezagutarazten lagundu nahi badiezu, eta, bide batez, zuk haien kulturez ikasi nahi baduzu, deitu 943 65 50 04 zenbakira edo idatzi galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!