Luis Lasa bigarren Hispaman Xtreme Triathlon gogorrean

Ataria 2022ko irailaren 28a

Argazkia: Andres Nuñez/Last Race Studio

3,8 kilometro igerian, 180 bizikletaz eta 42 korrika, 2.000 metroko desnibelarekin. Xtri World Tour zirkuituko iraupen luzeko proba. Izen handiko garailea. Eta tartean, ibartar bat, podiuma zapalduz.

Larunbatean, Peñiscolan, Hispaman Xtreme Triathlon proba lehiatu zen. Allan Hovda norbegiarrak irabazi zuen, Norseman proba hiru aldiz irabazi duen kirolari ospetsuak. Marka handia ezarri zuen gainera Hovdak, aurreko denbora ia 40 minutuan hobetuz.

Peñiscolako gaztelutik habiatu zen proba, 07:00etan. Helmuga 03:00etan itxi zuten. Lehen unetik aurrea hartu zuen Allan Hovda txapeldunak. Igeriketa proba ordubetean amaitu zuen eta bizikletako ibilbidea sei ordutan, 30 kilometro orduko batazbestekoa eginez. Helmugan, 12 ordu eta 4 minututan geratu zuen erlojua. Rafa Espinarrek zeukan orain arteko errekorra, 2018. urtean lortua, 12 ordu eta 43 minuturekin. Hovdaren atzetik, Luis Lasa ibartarra sailkatu zen, 13 orduko denborarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!