Goar Lopetegi laugarren, Bulgariako Pirin Extreme mendi lasterketan

Ataria 2022ko irailaren 27a

Sky Runner World Series Munduko Kopako azken sailkapen-proba izan da, eta emaitza honi esker, Gorbeia Suzien lasterketan jokatuko den finalerako txartela lortu du ibartarrak.

Goar Lopetegik Euskal Selekzioarekin parte hartu zuen, atzo, Bulgarian jokatu den Pirin Extreme mendi lasterketan. Ibartarrak laugarren postua lortu zuen, 38 kilometroko proban. Hona hemen gizonezkoen eta emakumezkoen probako sailkapenak:

  • Gizonezkoak:
    • 1. Christian Mathys (Suitza): 4:49:28.
    • 2. Nicolas Molina (Espainia): 4:54:52.
    • 3. Ander Iñarra (Euskal Herria): 4:57:33.
    • 4. Goar Lopetegi (Euskal Herria): 5:00:48.
    • 5. Lucas Nanchen (Suitza): 5:02:22.
  • Emakumezkoak:
    • 1. Oihana Azkorbebeitia (Euskal Herria): 5:50:29.
    • 2. Sandra Sevillano (Euskal Herria): 5:55:21.
    • 3. Maite Maiora (Euskal Herria): 5:58:07.
    • 4. Igone Campos Odriozola (Euskal Herria): 6:14:39.
    • 5. Sara Peña Lizarralde (Euskal Herria): 6:43:33.

Postu honi esker, urriaren 8an, Zeanurin jokatuko den Gorbeia Suzien lasterketarako (31 kilometro eta 2.400 metroko desnibel positiboa) txartela lortu du Lopetegik. Munduko Kopako finala jokatuko dute Zeanurin. Bulgarian izan diren euskaldunak ere izango dira proba horretan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!