Belabieta gimnastika klubak astelehenean emango dio hasiera denboraldiari

Ataria 2022ko irailaren 10a

Klubetik azaldu dutenez, dena prest dute gimnastei "denboraldi ezin hobea" eskaintzeko.

Ondorengo ordutegiak dituzte Belabieta gimnastika klubean:

-Txikiak (HH5, LH1 eta LH2): astelehenetan, 16:45-18:15, edo/eta ostiraletan, 17:30-19:00.

-Benjaminak (LH3-LH4): asteazkenetan, 16:30-18:00, edo/eta ostiraletan, 17:30-19:00.

-Alebinak (LH5-LH6): ostiraletan, 17:30-19:00.

-Infantilak (DBH1-DBH2): astearte eta ostegunetan, 16:30-18:00 edo 17:30-19:00.

-Kadeteak (DBH3-DBH4): astearte eta ostegunetan, 16:30-18:00, edo astearte eta ostiraletan, 17:30-19:00.

-Jubenil eta seniorrak (batxilergotik gora): astelehenetan, 17:30-19:00 eta ostiraletan, 16:00-17:30.

Norbaitek adierazitako ordutegian ezingo balu joan, Belabietatik eskertuko lukete beraiekin kontaktuan jartzea konponbidea ematen saiatzeko. Posta elektroniko bidez belabietagimnasia@gmail.com helbidera edo telefonoz  657 719 533 zenbakira deituz.

Bestalde, klubetik azaldu dute oinarrizko jubenil taldeak "ilusioz beteta" beste denboraldi batean zehar  jarraituko duela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!