Bigarren eta hirugarren postuak lortu ditu Ioseba Mateos igerilariak asteburuan

Ataria 2022ko irailaren 9a

Larunbatean Bermeon VIII. Salome Campos zeharkaldian parte hartu zuen eta igandean VII. Uribarri Ganboa urtegiko zeharkaldian.

Podiumera igotzen jarraitzen du ur zeharkaldietan lehiatzen den eta Ordizia klubeko igerilaria den Ioseba Mateos ibartarrak. Larunbatean, Bermeon, VIII. Salome Campos 5 kilometroko zeharkaldian parte hartu zuen eta bigarrena izan zen absolutu mailan eta lehenengoa master mailan, 1.04.59ko denborarekin. Lehenengoa absolutu mailan Adnan Mustafic izan zen, 1.00.46ko denborarekin, eta hirugarrena Mikel Iriondo, 1.05.36ko denborarekin.

Igandean, VII. Uribarri Ganboa urtegiko zeharkaldian 2,5 kilometroko distantzian igerian parte hartu zuen eta hirugarrena izan zen absolutu mailan eta lehenengoa master kategorian, 34.57ko denborarekin. Jon Goñez izan zen lehenengoa (34.43) eta Unai Zubeldia bigarrena (34.53).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!