Ioseba Mateos irabazle II. Isla de los Conejos-Punta Ballota ur zeharkaldian

Ataria 2022ko irailaren 4a

Aurreko asteburuan lortu zuen garaipena igerilari ibartarrak.

Zehazki, abuztuaren 27an lortu zuen irabaztea, Suances herrian, Club Natacion Costa Quebradak antolatutako zeharkaldian. II. Isla de los Conejos-Punta Ballota zeharkaldiak, Guillermo Diaz Autran Oroimenezkoa, 14 kilometroko distantzia izan zuen. Mateos absolutu mailan izan zen lehenengoa, 3.32.44ko denborarekin. Bigarren Enero Saezmiera izan zen, 3.38.52ko denborarekin, eta hirugarren Luis Maria Lopez, 3.55.40ko denbora eginez.

Bestalde, aurreko igandean, Ioseba Mateosek, Kontxako hondartzan, XXIII. Irlako Zeharkaldian parte hartu zuen, 3 kilometroko distantzian, Club Atletico San Sebastian taldeak antolatutako zeharkaldian. Ibartarra zazpigarren izan zen absolutu mailan, 40.43ko denbora eginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!