Ibarrako jaiak 2022

Gorka Arrutirentzat izan da 40. San Bartolome saria

Ataria 2022ko irailaren 3a

Atracciones Sanz taldeko azpeitiarrak 2:10:32ko denborarekin amaitu du proba. Bigarren Aimar Alarcia donostiarra izan da, eta hirugarren Kayet Iribarne biarnotarra.

86 parte hartzaile izan ditu Ibarra kirol elkarteak antolatzen duen junior eta kadete mailako txirrindulari probak. Aurtengoa 40. edizioa izan da, eta Ibarrako Euskal Herria kaletik abiatu eta 92,5 kilometro egin eta gero, Uzturpe ikastolan helmugaratu dira txirrindulariak.

Lehena helmuga zeharkatzen, Atracciones Sanz taldeko Gorka Arruti izan da, 2:10:32ko denborarekin. Bigarrena, Iruki-Donostialdea taldeko Aimar Alarcia donostiarra izan da, eta hirugarrena Entente Iparralde taldeko Kayet Iribarne biarnotarra. 2:10:37ko denborarekin iritsi dira biak.

Laugarrena Entente Iparralde taldeko Quentin Ospital izan da, bosgarrena, Iruki-Donostialdea taldeko Unax Urretabizkaia, seigarrena Entente Iparalde taldeko Mateo Vierge, eta eskualdeko lehena zazpigarren postuan sartu da, Limousin-Oriako taldeko Unax Gorostidi, irabazletik 24 segundora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!