Ibarrako jaiak 2022

Ibarra zeharkatu dute, danbor eta makil hotsez

Leyre Carrasco 2022ko abuztuaren 24a

Bueltan da Ibarrako festetako hitzordu garrantzitsuenetakoa; San Bartolome eguneko haur danborrada. Euskal Herria kalea behetik gora zeharkatu, eta plazan amaitu dute ibilbidea.

Eguraldia lagun izan dute gaurkoan ibartarrek. Izan ere, festetako hitzordu garrantzitsuenekoa izan dute gaurkoan; San Bartolome eguneko haur danborrada. Urtero bezala Euskal Herria kalea behetik gora zeharkatu dute, danbor eta makil hotsez. Adinaren arabera antolatutako taldetxoetan sailkatu dira. Dantzariak ere izan dira aurretik eta atzetik. Eta, erdian, San Bartolomeei soinu banda jarriz aritu da Iraunkorrak txaranga. Herria piper jatera deitu eta gero, plazan amaitu dute aurtengo danborrada.

Arratsaldean ere jarraituko du festak Ibarran. Ikusi egitarau guztia hemen.

Erlazionatuak

Danbor eta makil hotsak Ibarran

Leyre Carrasco 2022 abu 24 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!