Plaza beteta, Alurr dantza taldeko eta Uzturpe ikastolako ordezkariek eman diote hasiera txupinazioari. Bertan, Uzturpe ikastolak herritarrak hazi eta hezi egiten dituen bezela, Alurr dantza taldeak kultura landuz, gazteei tradizioa berrikuntzatik erakutsi eta horretan jarraitzeko asmoarekin lanean jarraituko dutela aipatu dute. Bitartean, festa hauetan asko dantzatu eta disfrutatu zezaten eskatu diete ibartarrei.
Behin suziria lehertuta, festak hartu du Ibarrako plaza. Umeentzako goxokiak bota dituzte udaletxeko balkoitik, eta Iraunkorrak txarangaren doinuek girotu dute plaza. Ondoren, Ibarrako, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo erraldoien eta buruhandien konpartsarekin batera, gazte kuadrillen kalejira egin dute herrian barrena.
Aurrerantzean ekintzaz beteko da Ibarra. Ikusi hemen egitarau osoa.