Ioseba Mateosek bigarren egin du II. Boucles Hendayaises zeharkaldian

Ataria 2022ko abuztuaren 22a

Atzo Ordizia K.E. taldeko igerilari ibartarrak Le Club de Natation Hendayais antolatutako 2000 metro distantzian igerian parte hartu zuen, Hendaiako Sokoburu hondartzan.

Atzo Le Club de Natation Hendayais antolatutako II. Boucles Hendayaises zeharkaldia lehiatu zen. Probak 2000 metro distantzia zuen eta Mateosek 0:34:26 denborarekin sailkapen orokorrean bigarren sailkatu absolutua geratzea lortu zuen, eta senior mailako lehena.

Abuztuaren 13an, Getxoko herrialdean, Getxoko udako itsas lasterketan parte hartu zuen, Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkarteak andolatutako zeharkaldian. Probak 2700 metroko distantzia zuen eta ibartarrak 0:40:19ko denborarekin absolutu mailako laugarren postua lortu zuen.

Aurreko astelehenean beste proba batean ere parte hartu zuen Mateosek. Donostian, LII. Paseo berriko igerialdi proba egin zuen, eta 2957 metroko distantzian 0:41:59ko denbora egin zuen. Sailkapen orokorrean seigarren sailkatu absolutua egin zuen, eta bigarrengo master sailkapenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!