Argitaratu da dirulaguntzak eskatzeko deialdia euskara ikasten ari diren ibartarrentzat

Ataria 2022ko abuztuaren 1a

Bihartik, abuztuaren 2tik, aurrera eskatu ahal izango dira, eta eskaera egiteko azkeneko eguna irailaren 16a, ostirala, izango da.

Gaur argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) 2021-2022 ikasturtean euskara ikasten edo hobetzen aritu diren herritarrei Ibarrako udalak emango dizkien dirulaguntzen oinarriak. Dirulaguntza horiek bihartik aurrera eskatu ahal izango dira, eta eskaera egiteko azkeneko eguna irailaren 16a izango da.

Informazio osagarria eta dokumentazioa Ibarrako udalaren web orrialdean dago eskura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!