Ioseba Mateos, lehen postua master kategorian Ondarroako ur zeharkaldian

Ataria 2022ko uztailaren 21a

Ordizia K.E. taldeko igerilari ibartarrak laugarren postua lortu du sailkapen orokorrean, XXXV. Ondarroako itsas lasterketa Elena Fernandez Iturrioz oroimenezkoan.

Larunbatean parte hartu zuen Ondoarroako proban, bertako hondartzan hain justu, herriko igeri taldeak antolatuta. 1.600 metro proba 19.54ko denbora egin zuen Mateosek. Zeharkaldi guztian zehar bigarren sailkatu absolutua izan zen ibartarra, senior mailako Iñaki Salaberriarekin buruz buru arituz, eta hondartzara iristean senior mailako beste bi partaiderekin jokatu zuen absolutu mailako postua korrika.

Aurreko asteko ostegunean, Donibane Lohizuneko badian, Traversee de la Baie St Jean de Luz proban parte hartu zuen, Donibane Lohizuneko udalak antolatutako zeharkaldian. Probak 1.800 metroko distantzia zuen eta Mateosek 22.58ko denborarekin absolutu mailak 10. postua lortu zuen, eta bigarrena master kategorian. 

Asteburuan beste proba batean ere parte hartu zuen Mateosek. Angleteko hondartzan, II. Swim 4k Anglet proban igeri egin zuen, eta 4.200 metroko distantzia 58.33ko denboran egin zuen, sailkapen orokorrean 6. postua lortuz. Laugarren sailkatua segundo bat aurretik sartu zen eta bosgarren sailkatua denbora berdinarekin. Izan ere, hondartzara hirurak batera iritsi ziren, eta korrika jokatu behar izan zituzten postu horiek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!