Apar festa egingo dute ostiralean Ibarran

Ataria 2022ko uztailaren 18a

Ostiralean, 16:30ean jarri dute hitzordua Emeterio Arrese parkean, eta irekia izango da herriko haur eta gazte guztientzat.

Oporretan euskaraz udaleku irekiak eta Gazte Zulok Uda fest antolatu dute, zerbitzuaren amaiera ospakizuna. Arratsaldean apar festa egingo dute, eta irekia izango da herriko haur zein gazte guztientzat. Emeterio Arrese parkean izango da, 16:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!