Bazkaltzeko elkartu dira lehenik plazan 70 bat lagun, eta protokolo feminista irakurri dute. Bazkalostean, Aratz Igarzabal, June Aiestaran eta Mikel Etxezarreta bertsolariak kantuan arituko dira. Arratsaldean, ekitaldi politikoa egingo dute eta Skaipe elektrotxaranga giroa alaitzen arituko da. Gauean, Odolaren mintzoa eta DJ Zepe & menor izango dituzte.