Ikasle eguna ospatuko dute bihar Ibarran

Ataria 2022ko uztailaren 14a

Ikama Tolosaldeak eta Ikama Goierrik antolatu dute egun osoko egitaraua; bertso bazkarirako tiketak momentuan bertan erosteko aukera izango da.

Bertso bazkariarekin emango diote hasiera, bihar, Ibarran ospatuko den Gipuzkoako ikasle egunari. Ikama Tolosaldeak eta Ikama Goierrik antolatu dute eguna. Bazkarirako txartelak 15 euroren truke eskuratu daitezke momentuan bertan. 14:30ean izango da bazkaria, eta bertsotan Aratz Igartzabal Bidegain, June Aiestaran Iparragirre eta Mikel Etxezarreta Lasa arituko dira.

Ondoren, 17:00etan, ekitaldi politikoa egingo dute, eta 18:00ak aldera, Skaipe elektrotxaranga hasiko da plazan zehar musikarekin herria girotzen. Eguna amaitzeko, kontzertuak izango dira 23:00etatik aurrera: Odolaren mintzoa eta DJ zepe & menor. Antolatzaileek esan dute edonolako erasoen aurrean protokolo feminista martxan izango dutela gau osoan zehar. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!