Ikasturte berria prestatzen hasi da Alurr dantza taldea eta dagoeneko zabaldu du datorren ikasturterako izena emateko epea. Uda osoan zehar egin daiteke, Alurr.eus helbidean. Azken eguna irailaren 30ean izango da. Webgunean daude zehaztuta, ordutegiak, taldeak eta kuotak.