Udaletxea barrutik ezagutu dute hainbat gazte ibartarrek

Ataria 2022ko uztailaren 4a

Joan den astean udaletxeko bisita gidatua egin zuten herriko hainbat gaztek 'Alkatea, bai esan?' ekimenaren barruan.

Alkatea bai esan ekimenari jarraipena emanez, hiru kidek udala barrutik ezagutu eta bertan lan egiten duten langileekin egoteko aukera izan zuten pasa den astean. Departamentu ezberdinak ikusi zituzten, besteak beste harrera, euskara zerbitzua, idazkaritza eta kontu hartzailetza. Gidari lana Igor Zapirain Ibarrako alkateak eta Nagore Zubillaga alkateordeak egin zuten.

Bisita egin zutenek orain badakite eskaera bat non eta nola egin, baita zein izango diren eskaerak jarraituko dituen pausoak eta nork kudeatuko dituen ere. Irailetik aurrera berriro jarraituko dute ekimenarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!