Hainbat boluntariok hartu zuten parte elkartasun jardunaldian, herriko hainbat tokitan jarri ziren mahaietan banatuta. "Urteko diru bilketa, herritarrei elkartea hor dagoela eta pazienteei eta senideei laguntzeko lanean jarraitzen duela gogorarazteko aukera ematen duen ekimena da", gogoratu du. Lortutako dirua ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko dituzte.
Gipuzkoako Minbiziaren Aurka elkarteak diru bilketa egin zuen pasa den larunbatean Ibarran eta 598,54 euro bildu zituela esan du, ibartarren ekarpena eskertuz. Elkarteak esan du helburu hauekin ospatu zutela eguna: gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa emateko; ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo eta gizarte-langileekin konpromisoa hartzeko; eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzeko.