Izena emateko aukera Ibarrako Bitartekari irakurle-klubean

Ataria 2022ko ekainaren 22a

Ekainaren 30era arte izango da zabalik izena emateko epea; haurrengan eta gazteengan irakurzaletasuna nola sustatu hausnartzeko saioak dira.

Joan diren ikasturteetan martxan izan da Bitartekari irakurle-kluba, Ibarrako Udalaren eskutik, eta 2022-2023 ikasturtera ere jarraitu nahi dute egitasmoarekin. 

Bitartekari kluba haur eta gazte literaturaz hausnartzeko eta gozatzeko helduen irakurketa-kluba da. Hamabostean behin elkartzen dira (azken ikasturtean asteazkenetan bildu diraa, 18:00etatik 19:30era) eta Imanol Merceroren laguntzarekin haurrengan eta gazteengan irakurzaletasuna nola sustatu hausnartu dute, literatura hori irakurriz eta ezagutuz.

Klubean parte hartu nahi duenak, ekainaren 30era bitarteko epea izango du izena emateko. Apuntatzeko ibarraeuskaraz@gmail.com helbidera idatzi beharko du interesatuak, izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz. Taldeak aurrera egiteko, ezinbestekoa izango da gutxienez 8 laguneko taldea sortzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!