Joan den ikasturtean honako tailerrak egin dituzte: egur taila, eskulanak, pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, ehoziriak eta bainikak. Guztira 53 ikasle aritu dira tailerretan, eta gehiengoa emakumeak izan dira, guztira 45. Ibartarrez gain, eskualdeko beste zazpi herritatik ere etorri dira parte hartzera. Partaideen bataz besteko adina 61 urtekoa izan da.