Egun betea

Ataria 2022ko ekainaren 11

Dantza, jan-edana, kirola, musika... denetariko aukera dago gaur, Gazte Festetan.

Atzo arratsaldean jaurti zuten Ibarrako Gazte Festei hasiera emateko txupinazoa, eta ordutik festa giroa nabari da Ibarran. Bertsoak sagardo dastaketa eta kontzertuak izan zituzten atzokoan, eta gaurkoan askotariko ekitaldiak dituzte aukeran. Arratsaldean, esaterako, Ibarrako Alurr dantza taldearekin batera, beste hainbat herritatik etorritako taldeak dantzan ikusteko aukera izan da plazan, eta ondoren tortilla eta txokolatea dastatzeko aukera izan da. Barrikotearen ostean, Rodeo, McOnak eta Mugi Panderoa erromeria izango dira, eta goizaldera DJ Trebik gozatuko du giroa.

Bihar, igandea, izango da jaien azken eguna, eta ondoko egitarau prestatu du Ibarrako Gazte Asanbladak:

  • 08:59. Gosaria eta T3T-ko korrikalariak animatzera
  • 16:59. Julen Magoa
  • 18:31. Malen Perez de Arenazaren kontzertu akustikoa eta merienda.

 

Erlazionatuak

Dantza ikuskizuna plazan

Ataria 2022 eka 11 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!