Hiru bikotek hartu dute parte txapelketan, eta lehen postua Julen Alberdi eta Ugaitz Mugertzarentzat izan da. Lanak 20.45eko denboran amaitu dituzte eta aldea atera die beste bi bikoteei. Eneko Otaño eta Iñaki Azurmendi sailkatu dira bigarren postuan, 23.11ko denbora eginez, eta hauengandik oso gertu amaitu dituzte lanak Mujikak eta Larrañagak, 23.35eko denbora eginez.