Iñaki Azurmendi eta Eneko Otaño izan dira gaurko protagonistak

Leyre Carrasco 2022ko ekainaren 5a

Izaskungo jaien bigarren eguna ari dira ospatzen, eta aizkora izan da gaur goizean nagusi.

Jendetza bildu da gaur Izaskunen. Izan ere, ikuskizun bikaina eskaini dute gaur goizean Eneko Otaño eta Iñaki Azurmendi aizkolariek. Bi saio egin behar izan dituzte aizkolariek; lehena, ea nork ebakitzen zuen 45 ontzakoa golpe gutxiagotan, eta bigarrena, ea nork mozten zituen sei egurrak azkarrago.

Herri bazkaria ere antolatu dute gaurkoan, eta ondoren, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariek emanaldia eskainiko dute. Arratsaldean ere hainbat ekitaldi izango dira. Hala nola, Lopene ganadutegiaren eskutik, haurrentzako zezen txikiak eta poniak izango dira 18:00etan, eta egunarekin amaitzeko Orkestrina Band Jazpana taldearen kontzertua 19:30etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!